XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUZKI ENERGIA GAUR ETA BIHAR

Gizakiok orain arte kontsumitu dugun ia energia guztia eguzkitik etorri zaigu noski.

Ikatza, petrolioa eta gasa aspaldian eguzkiaren energiari esker hazi ziren landare eta animalien hondarrak baizik ez dira.

Itsaso, hibai eta aintziratako ura lurrinduz eguzkiak euriaren zikloa hasten du, gero ur horrek metatu duen energia potentziala zentral hidraulikotan elektra energia bilaka dadin.

Zoritxarrez ordea eguzki energiaren gordailuok gero eta arinago ari gara xahutzen.

Oraingo martxan, hurrengo hogeita bost urtetan, orain arte, gizona denez geroztik, gastatu den hainbat energia gastatu dugu.

Horrela jarraitu behar badugu, beste energi mota batzu bilatu beharrean gaude.

Eguzkiaren energia nonbait meta dadin zai egotea ez zaigu jadanik posible; eguzkitik datorkigun energia ugaria zuzenean probetxatzen ahalegindu behar dugu.

Eguzki energia zuzenean jasotzea ez da asmo txarra eta egin daiteke, baina gakoa hori errentagarriki egitean datza.

Bi abantaila nagusi ditu eguzki energiak: garbia da batetik eta mugagabea bestetik.

Idea kilikagarri hau aurrera ateratzeko eta batez ere kostu gehiegirik gabe lortzeko, teknologia berezi bat behar da eta sortzen ari da.

Aurten (1976an) Estadu Batuetan 90 miloi dollar edo gehiago gastatuko dituzte eguzki energia zuzenean probetxatzeko teknologia sortzen.

Diotenez, Estadu Batuetan mende honen bukaerarako eguzki energia gastatuko den energiaren 10%-era iritxiko da.

Nuklear energia, 30 urtetako ahaleginen ondoren, E. B.tako energi kontsumoaren 2% baizik ez dela gogoan badugu, han asko da.